XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristauen artean asko insistitzen dut honetaz, ilusio idealista gainditu beharraz.

Adibidez, gizonen bihotzak aldatu nahia, bihotz horiek hondatzen dituen errealitatea ukitu gabe.

Konferentzien eta sermoien bidez ez gara askatuko, domestikatuak gagozen mundu honetan bertan ekintza eta reflexioa aplikatuz baizik....

Horrela, seminario batean, ikastaro batean, konferentzi batean gazteriari libre eta kreatzaile izan beharraz, munduaren edertasunaz, mundua eta gizonak maite beharraz hitzegitea, gizonek bizi dituzten estruktura konpetitiboak ezertarako ukitu gabe, alfer alferrikako iharduna da (30 orrian).

Eta oraindik zuzenago eta garbiago esaten digu deklarazio berean, pixka bat aurrerago: Kontzientziatzearen desmitifikazioaz liburu bat idazten ari naiz orain.

Afrikan eta Asian... bada gaur mugimendu bat, kontzientzia mirariak egiteko formula magiko bat dela uste duena.

Kontzientziatzeaz sortu den zenbait mito, kristau taldeen lana da.

Mito hauetan, bada bai eta ere, gizona maitasunaren, otoitzaren, bakearen, familiko errosarioaren bidez libratu eta salbatuko den ilusio idealista.

Modu honetako kristauek uste dute, kontzientziatzea hirugarren bide bat izan daitekeela, horrela klase burruka ebitatuz.

Nik ez dut inoiz horrelakorik esan; nik ez dut inoiz magia honetan sinetsi; nire ardura ez da inoiz hori izan.

Puntu honetaz, jarraitzen du esanaz Freirek, pozik dakart hemen Marx-ek egun batez lagun bati ziona: klase burruka nik ez dut asmatu.